

|
 |
|
|
 |
| |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 THE KLUBA

|
 |
|
THE KLUBA
Argitaratua: 2009
|
JUANTXO SKALARI abeslariaren beste egitasmo bat - Etapa berri bat.
The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da, munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta 6 disko argitaratu ondoren.
The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika bandaren bestelako izaera eta ikuskizunari eta originaltasunari garrantzia emango dion zuzeneko taularatzea.
Eragin musikal ugari baditu ere, hiru talderenak nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Horri guztiari JSK-k (Juantxo Skalari Kluba) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio.
Lirikari dagokionez, Klubatarren poesia nagusitzen da, baina egunerokotasuna eta ukitu kaletarra darie kantuen hitzei. Poesia, poesiaren aurkakoa, intimismoa, mezua...
Pardal Roquer (kontrabaxua) eta Lleidako Combo Roquerrek laguntzen diote JSKri taldean. J. Butxaca bateria jotzailearekin eta Marqués gitarra jotzailearekin osatzen da banda. |
|
|
elkar online liburu denda |
|
ELKAR.COM dendan erosi |
|
CD
14,50 €
|
|
|
|
|