OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  FUNANBULISTA


FUNANBULISTA
ROCK
DESOREKA

Argitaratua: 2008
Musika-estilo bat baino gehiago, bizitzaren aurrean hartzen den jarrera tinkoa da rock musika. Doinuaren indarra, erritmoen sendotasuna, musika-tresna elektrifikatuak eta bolumena erabiltzen ditu rockak, bere baitako mezu antikonformistak, solidarioak eta askeak modu eraginkorrean hedatzeko. Gizartearekin batera aldatzen doa rocka; mundu aldakor honetako pertsonen eta gizarteen kezkak, aldarrikapenak eta itxaropenak doinuaren bidez jasotzen ditu, irauli eta moldatu ondoren, berriro ere gizarteari eta pertsonei kantu bihurturik itzultzeko.

Desoreka rock taldea 2000. urtean sortu zen Lezon.

2002an, bost abestiko lehen maketa grabatu ostean, beste pauso bat emateko garaia zela ohartuta, abesti berriak sortzen hasi ziren. 2004ko azaroan lehen diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, metala eta rock gogorra 1970eko hamarkadako erritmo funkyekin uztartuz. Diskoa 2005eko azaroan kaleratu zen.

2007. urtea abesti berriak prestatzen pasa ondoren, 2008ko otsailean Funanbulista bigarren lana grabatu berri dute. Oraingoan ere Garate estudioan eta Haritz Harreguyren laguntzaz. Disko honek taldearen eboluzioa agerian uzten du, rock gogorraren ildoari sendo helduta, taldeak disko trinkoago bat egin du, indarrak eta sentimenduak bat eginez.

Desoreka taldeak sortutako abestiez gain Negu Gorriak taldearen Itxoiten abestiaren moldaketa eraberritu bat ere aurkitu daiteke diskoan. Azken batean, gaur egungo euskal gizarte polemikoaren izaerari egokiago erantzuten dion disko landuago eta pertsonalago baten aurrean gaudela esan dezakegu.

elkar online liburu denda
ELKAR.COM dendan erosi
CD   11,95 €