

|
 |
|
|
 |
| |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
NOBEDADEAK
|
Orrialdeak: 1 2 |



|
|
|
Egunero hasten da, Basaki taldearen bigarren lana, disko elaboratua da. Aurreprodukzio lan handia burutu dute taldekideek estudioan sartu aurretik. Soinuari ikutu berri bat, aire oxigenatu bat, ezarri nahi izan diote. Oinarri astunagoaz, pisutsuagoaz, jantzi dituzte doinuak AEBetako rock modernoaren aldera hurbiltzeko asmoz (Creed, Alter Bridge, Stone Sour). Afinazioa ere aldatu dute eta horrek, sakontasunean bezain beste sendotasunean ere, irabazpenak ekarri dizkio musikalitateari. Dena dela, oso lan melodikoa da, eskurakoia eta zintzoa, ahotsen tratamenduan eta moldaketa disdiratsuetan egindako esfortzua azpimarratzekoa delarik.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Berriro ere, euskal rockaren emaitza paregabe batekin gatozkizue. Orain arte arakatu gabeko zokoak aurkitzeko argi distiratsua sumatzen da gure inguruan. Argi hori JARE da, euskaraz kantatutako rockaren patente berria, mota guztietako musikazaleentzat egokia; Hard rock, pop musika eta rock alternatiboaren artean kokatu beharko genuke talde hau. Esperientzia eta gaztetasuna biak daude proiektu honetan.
Horren ideia 2010eko amaieran sortu zen Mikel eta Gorka Bizar (Idi Bihotz eta Flyn'Freak ohiak) anaien ekimenez. Zazpi disko eta seirehun baino kontzertu gehiagotan parte hartu izan dute. Horiekin batera belaunaldi berriko musikari paregabeak daude: Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Kortatu taldea 1983. urtean sortu zen, Irungo Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa), Iñigo bere anaia (baxua
eta koroak) eta Treku Armendariz bateria-jotzailea elkartu zirenean, reggae-punk-ska nahasketa eraginkor bat abian jarriz. Talde dibertigarria bezain konprometitua izan zen hasieratik. Diskoak argitaratu ahala euskarak, eta horrekin batera jarrera politikoak, presentzia irabazi zuten, eta zentsurarekin hainbat arazo izan zituzten.
Lehen diskoa Cicatriz, Kontuz Hi! eta Jotakie taldeekin batera konpartitu zuten 1984. urtean.
Disko honetan agertu ziren bi kantu binilozko berrargitalpen honetan sartu dira "bonus track" gisa.
Kortatu taldearen lehen diskoa, 1985. urtean argitaratu zuen Soñua diskoetxeak.
Erabat iraultzailea izan zen taldearen esentzia. Erreferentziarik hurbilena, The Clash talde britainiarra izan
daiteke: ska, punk eta reggae estiloak berezko modu batean nahasten zituzten. 1988. urtean Parisen Public
Enemy taldearen kontzertu bat ikusi ostean, Kortaturen azken garaian eta estudioko azken diskoan, rap musikara
nolabaiteko hurbilpena sumatzen da. Trantsizio garai bat sortu zen orduan, Kortatu eta gerora Negu Gorriak (1990) izango zenaren artean.
Kortatu taldea 1989an desegin zen eta Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo gitarra-jotzailearekin batera Negu Gorriak taldeari bizitza eman zioten... baina hori beste kontu bat da.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Barricada taldea 1981. urtearen bukaeran sortu zen, Enrique Villareal "El Drogas" eta Francisco Javier Hernández "Boni" kasualitate batez elkartu zirenean. Lehenengo formazio osoa, 1982. urtean hasi zen lehen urratsak ematen, aipatutakoez gain, Sergio Osés (gitarra-ahotsa) eta Mikel Astrain bateria jotzailearekin batera. Agertokian erakusten zuten indarrak publikoa erruz ekarri zien, eta 1983. urtean, Soñua diskoetxearekin lehen diskoa argitaratu zuten: Noche de Rock & Roll. Diskoa bi egunetan bakarrik grabatu zen eta ekoizpenean, Ramoncin kantariaren laguntza izan zuen. El Drogas taldekidearen hitzetan, diskoa "karajillo musikatua" izan zen. Oraindik ere, taldeak bizirik jarraitzen du eta hogei disko baino gehiago argitaratu ditu.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Cicatriz taldea, Eskorbutorekin batera, euskal talderik madarikatuenetakoak izan zen. 1983. urtean sortu zen Gasteizko desintoxikazio zentro batean, talde-terapia moduan, Cicatriz en la matriz izenpean Natxo, "La poti" deitzen zioten neska batekin kantatzen hasi zenean. Neskak taldea utzi zuen, eta ordutik aurrera "Cicatriz" izenarekin jarraitu zuten. Lehen diskoa Kortatu, Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera konpartitu zuten 1984an.
Lehen disko honetan grabatu zituzten kantak, binilozko berrargitalpen honetan "bonus track" gisa sartu dira. Bakarkako lehen LPak, Inadaptados (1985), taldearen izaera biluzi bezain basatia aurkeztu zuen: gitarra garratzak, erritmo azkarrak, jarrera antistablishment zuzena... eta umore satirikoaren zertzeladak nonahi.
Alde batetik, Natxoren motor istripuak, eta bestetik, droga-arazoek eragindako Pepinen heriotzak, taldea 1991 arte gelditzea ekarri zuten. Orduan, Natxo osatuta, Goar Iñurrieta gitarra-jotzailea hasi zen taldean.
Laster Pako baxu-jotzailea ere, hil egin zen droga-adikzioak jota. Bestalde, Pedro bateria-jotzaileak osasunarazoak izan zituen, eta ezinezkoa geratu zitzaien zuzenean grabatzea. Azkenean, Natxo zen taldeko jatorrizko partaide bakarra. Bere azken diskoa, zuzenean grabatua, Pako taldekidearen oroimenez grabatu zuten. Handik gutxira, berriro ere drogak, Pedro eta Natxo ere eraman zituen hilobira.
Pasarte tragiko horien amaieran, Goar Iñurrieta eta Dieguillo dira bizirik geratu diren taldekide bakarrak.
Azken horrek, bestalde, hasieratik taldekideen lagun izanik, disko honetan ageri diren zenbait kanturen letrak idatzi zituen.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
La Polla Records taldea 1979an sortu zen Arabako Agurainen, Evaristo (ahotsa), Fernandito (bateria), Malegin (baxua), Txarly (gitarra solista) eta Sume (beste gitarra) taldekide zirela.
Hasieran taberna edota garajetan jotzen ibiltzen ziren eta 1983. urtera arte ez zuten beren lehen grabaketa argitaratu: ¿Y ahora qué?, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen lau abestiko EP bat. Disko bitxi horretako kantak, orain berrargitaratu dugun binilo honetan daude "bonus track" gisa.
1984an, halere, Salve hemeretzi abestiz osaturiko LPa argitaratu zuten. Disko historiko horrek, garai baten hasiera markatu zuela esan daiteke, gerora Euskal Herrian zein Espainian ere sorturiko punk talde guztien erreferentzia-diskoa izan baitzen. Letretan, gizarte eta antolakuntza alienatzailearen aurkako mezu zitalak ageri dira, kritikak, satirak... Opresioa eta injustizia kutsua
duten giza adierazpenen aurka beti, disko honek leiho berri bat ireki zuen etorkizunean, punkaren magalean etorriko ziren talde mordoarentzat.
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Azken 20 urtetako euskal maitasun kanturik bikainenen bilduma. Bertan, alde batetik, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Gatibu, Su ta Gar, Betagarri, Sugan, Esne beltza, Kerobia, The Uski´s, Katamalo, Kauta, Gari, Gose taldeen kanturik samurrenak aurkezten dira. Eta bestaldetik, Barricada, El Mentón de Fogarty eta We are standard taldeak ere bertsio bana eginez agertzen dira (Barricada, Itoiz eta Hertzainak taldeak gogora ekarriz).
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
Oihuka diskoetxeak Frenetikodrome izenburua daraman Governors taldearen bigarren diskoa aurkezten digu.
10 kantu berri eta indartsu gehi extra bat, Kristal Kolpatuak, audioan zein bideoan.
Bideo hau Hatortxurock jaialdia aurkezteko erabili zuten, eta azken euskal zinema eta bideo jaialdiko irabazle izendatu izan zen. (ikus bideoa)
Governors taldea badator rock'nrollez beteriko disko batekin!
Informazio gehiago
|
|
| |



|
|
|
JUANTXO SKALARI abeslariaren beste egitasmo bat - Etapa berri bat.
The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da, munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta 6 disko argitaratu ondoren.
The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika bandaren bestelako izaera eta ikuskizunari eta originaltasunari garrantzia emango dion zuzeneko taularatzea.
Eragin musikal ugari baditu ere, hiru talderenak nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Horri guztiari JSK-k (Juantxo Skalari Kluba) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio.
Lirikari dagokionez, Klubatarren poesia nagusitzen da, baina egunerokotasuna eta ukitu kaletarra darie kantuen hitzei. Poesia, poesiaren aurkakoa, intimismoa, mezua...
Pardal Roquer (kontrabaxua) eta Lleidako Combo Roquerrek laguntzen diote JSKri taldean. J. Butxaca bateria jotzailearekin eta Marqués gitarra jotzailearekin osatzen da banda.
Informazio gehiago
Abestiak entzun
Hemeroteka
|
|
| |



|
|
|
Rock zaleentzat zorionekoa ez ezik, desiratua izan zen LEIZE taldearen 2007ko itzulera. Hamar urte isilik egon ondoren, rock talde gipuzkoarrak berriro bat egin zuen betiko jarraitzaile sutsuekin. Hori gutxi balitz, jarraitzaile berriak ere gehitu zitzaizkien, 2007an eskaini zituzten zazpi kontzertuetan; azkenekoa, hain zuzen, Alfarock jaialdian eman zuten beren 25. urteurrenaren karietara.
Lehen urratsak "Contra viento y marea" izena zuen musika talde bezala eman zituzten. Baina, senak eraginda edo, laster hartu zuten rockaren bidea, eta horrela, 1982an LEIZE sortu zuten.
Lehen unetik LEIZEk garbi agertu izan ditu bere ezaugarriak: letra gogorrak, baina kaleko errealitatearen kutsu poetikoa galdu gabe; beren nortasuna soinu gordinekin aldarrikatu izan dute, eta taldea laurogeiko heavy rock esparruari gogor atxiki izan zaio melodia eta koru bereziekin.
LEIZEk denbora asko egin du taula gainetatik kanpo, baina kideek rockaren grina bizirik mantendu dute entsaioak egiteko eta kantuak konposatzeko asteroko hitzorduari eutsiz. Hainbat jaialditara joateko eskaerak jaso izan dituzte; Leyendas del Rock ospetsua da horren lekuko, non Ufo eta Saxon mailako taldeekin jo baitzuten. Gauzak horrela, itzultzea erabaki dute, baina beste album batekin.
Zuzeneko disko bikoitza atera zutenetik hamaika urtera etorri da Solo para ti, beteranotasunaren, konstantziaren eta beren lanean sinesten duten adierazgarri: nabaria da bizitzako hainbat jarreren transmititzaile den rockaren indar geldiezina, baita mezu musikalaren gogortasuna eta sentimenduaren sakontasuna ere.
Aspaldiko zaporearen eta indar berrituaren airea darien hamabi kantu zuretzat konposatuak: zuzenak, kalekoak eta zorrotzak.
Mitoak aurrera darrai. Bizi bedi luzaro rocka.
Informazio gehiago
Abestiak entzun
Hemeroteka
|
|
|
| Orrialdeak: 1 2 |
|